Kanika festa, gaur Ave Marian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 22a, 00:00

Kanika aisialdi taldeak Kanika festa antolatu du Ave Maria parkean. Festa gaur izango da eta goizeko 10:30etan hasiko da. Euria egiten badu Atsegindegin izango da. Adin ezberdinetako herritarrei dago zuzendua. 10:30etan txoko ezberdinak egongo dira eta 12:30etatik 13:30etara zunba saioan mugituko dituzte gorputzak Jennyrekin. Ondoren, bazkarian indarberrituko dira partaideak. Arratsaldean, 16:30etan, berriz ere txokoak izango dira eta Libe Goenaga, Andoni Rekondo eta Tturko bertsolariekin bertso saioa egingo da. Amaitzeko, 17:30etatik 19:00etara DJ Pakabak musika jarriko du. Informazio gunea, barra eta jolaserako tokia ere egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!