Txantxillako jaiak gaur hasiko dira eta bihar itxiko dituzte auzoetako jaiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 21a, 00:00

Txantxillan ere ez da txosna faltako.

19:00etako bertso, txupinazo eta Arima Bihurriaren etorreraren aurretik, puzgarriak jarriko dira 17:00etatik 18:30etara.

Gau Beltza badatorrela ira­gar­tzeko, Txantxillako festak ospatuko dira gaur eta bihar. Auzoz auzo eta festarik festa ibili dira hernaniarrak, abuztu bukaeratik orain arte. Eta alaitasun ziklo horri, Txantxillako Jaiek jarriko diote errematea, asteburu honetan.

Txupinazoa 19:00etan bo­ta­ko dute, gaur, Arima bihu­rri­aren etorrerarekin batera, Maialen Lujanbiok eta Unai Agirrek girotuta. Baina aurretik, 17:00etan hasita, puz­ga­rriak izango dira. Ondoren, pintxo-potea izango da eta, segidan, Züttik elektro­txa­ran­ga.

Larunbatean segiko du fes­tak, egun osoan. 10:30etan Txantxillako haurren lasterketa egingo da. Gero, 11:00etan, haur jolasak eta auzo ginkana izango dira, eta, jarraian, sagardo dastaketa eta pintxoak. 

Eguerdiko 14:30etan auzo baz­karia egingo da, eta arra­tsal­dean, festak jarraituko du: Apaxi ipuin kontalaria 17:00etan, txokolatada 18:00etan, arimen kalejira dul­­tzaineroekin 19:00etan, pin­txo-potea eta DJ Monkey 20:00e­tan, eta bu­ka­er­ako traka, ondoren. Jarraitu nahi duenarentzat, DJak girotuko du auzoa.

 

EGITARAUA

TXANTXILLAKO JAIAK

GAUR, OSTIRALA

17:00-18:30 Puzgarriak
Txantxillako plazan.

19:00 Jaien hasiera! Txupinazoa eta Arima bihurriaren etorrera, Maialen Lujanbio eta Unai Agirrek girotuta. Pintxo potea Jai batzordearen txoznan eta tabernetan.

Segidan, Züttik
elektrotxaranga.

BIHAR, LARUNBATA

10:30 Haurren lasterketa.

11:00 Haur jolasak.

11:00 Auzo Ginkana.

12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak.

14:30 Auzotarron bazkaria.

17:00 Apaxi ipuin kontalaria.

18:00 Txokolatada.

19:00 Arimen kalejira Hernaniko dultzaina taldekoekin.

20:00 Pintxo potea eta DJ Monkey.

Ondoren, festen amaierako traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!