Bihar goizean hasiko du ikasturte berria Ttapa-Ttapa egitasmoak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Asteazkenero egingo dute bueltaxka, herrian barrena.

Urritik abendura, asteazkenero egingo dute bueltaxka, goizeko 10:30etan Atsegindegin elkartuta.

Udako oporraldian etena egin ondoren, aste honetan berreskuratuko du bere martxa Ttapa-Ttapa egitasmoak. Bihar egingo dute ikasturte berriko aurreneko irteera, goizeko 10:30etan Atsegindegitik abiatuta.

Urritik abendura bitartean, asteazkenero egingo dute bueltaxka, ordu eta toki berean elkartuta. Adineko pertsonei zuzendutako ekimena da Ttapa-Ttapa, eta partehartzaileek aukera izango dute herrian barrena hainbat ibilaldi egiteko, astean behin. Ibilbide lauak eta seguruak dira prestatzen dituztenak, eta egokituta daude mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat. 2015eko apirilean jarri zuten egitasmoa martxan Hernanin, eta ordutik, makina bat izan dira asteazkeneroko ibilaldietan parte hartu dutenak. Bueltaxka bereziak ere egin izan dituzte, sagardotegira joateko adibidez; eta Korrikan zein Mugikortasun Astean ere parte hartu izan dute. Pandemiak eten zuen Ttapa-Ttaparen jarduna, 2020ko martxoan; baina duela urtebete, iazko urrian, berreskuratu zuten egitasmoa. Ordutik, Gabonetan, Aste Santuan eta udarako oporraldian bakarrik hartu dute atseden.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!