Porrotak nagusi izan dira eskubaloian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Lanean jarraituko dute, jubenil mailako neskek.

Jubeniletan, neskek eta mutilek etxean jokatu zuten, eta biek jaso zuten porrota. 

Asteburu gogorra izan dute Hernaniko eskubaloiko jokalariek. guztira bost partidu jokatu zituzten eta denetan jaso zuten porrota hernaniarrek. Jubenil mailan, mutilek, Aloña Mendi taldearen aurka neurtu zituen indarrak, eta gutxigatik, baina 31-35 galdu zuten. Momentu honetan laugarren postuan doaz hernaniarrak, sailkapenean. Neskek ere porrota jaso zuten: 25-34. Usurbil izan zuten aurrez aurre, baina ez zuten hau garaitzea lortu. Oraingoz, seigarren postuan doaz jubenil mailan, Hernaniko neskak. 

Kadete mailan, neskek ez zuten Legazpi garaitzea lortu: 23-18. Infantiletan ere, porrotak izan ziren nagusi, neskek 19-28 egin zuten Orioren aurka; eta mutilek berriz, ezin izan zituzten zarauztarrak garaitu. Infantiletan, neskak 6garren postuan doaz, eta mutilak, berriz, 7garrenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!