Ezin garaipena lortu asteburuan, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

76-51 galdu zuen Hernanik, etxetik kanpo.

Larunbatean, Hernaniko talde nagusiak, Easo taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, arratsaldeko 16:00etan, etxean. 

Etxetik kanpo jokatu zuen talde nagusiak, Rioja taldea aurkari izanik. Partidua indarrez hasi zuen Hernanik, izan ere, nahiko pareko jokatu zuten bi aurkariek, baina hirugarren zatian, Riojak aurrea hartu zion Hernaniri (28-12). Laugarren zatian, Hernanik porrota jaso zuen, gutxigatik (16-15). Azkenik, 76-51 markagailuak itxi zuen partidua, Hernaniren porrota iragarriz. 

Larunbat honetan, bosgarren jardunaldia  jokatuko du Hernaniko talde nagusiak, eta etxean izango da partidua. Hernaniarrek Easoren aurka neurtu beharko dituzte indarrak, arratsaldeko 16:00etan, hasita, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!