Etxetik kanpo garaipena lortu zuten trikoloreek, Oviedon, igandean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 18a, 00:00

Hernaniren eta Oviedoren aurkako norgehiagoka. Argazkia: HCRE

17-26 irabazi zuen Hernanik, El Naranco zelaian. Landaren dute hurrengo hitzordua, Uribealdearen aurka.

Denboraldiko bigarren jardunaldia izan zuen Hernanik, joan den igandean. Etxetik kanpo jokatu zuten trikoloreek, Oviedoren aurka, El Naranco zelaian. Norgehiagoka zaila izan arren, hernaniarrak gailendu ziren Asturiasen, 17-26ko emaitza lortuta. Horrela, bitik bi garaipen batu dituzte sailkapenera. 

Hasieran, Hernani aurreratu zen markagailuan. Beñat Arizeta hernaniarraren entsaioarekin eta jaurtiketarekin, 0-7koa lortu zuen Hernanik. Eta berehala heldu zen Jokin Garciaren entsaioa, 0-12koa eginda. 

Azken emaitza horrekin heldu zen atsedenaldia, eta indartsu itzuli ziren trikoloreak. Beñat Arizetaren zigor kolpearekin, 0-15 egin zuen aurrera Hernanik. Gero, Oviedok lortu zuen hiru puntu batzea (3-15), zigor kolpe baten ondoren. Baina hernaniarrek ez zuten etsi, eta Arizetaren beste zigor kolpe batekin, 3-18 jarraitu zuten aurrera. Eta, hortik aurrera, geldiezin aritu ziren hernaniarrak. Jokaldi bizi baten ostean, Oier Garmendiak entsaioa egin eta 10-25eko markagailua egin zuten. Azkenean, 17-26 itxi zen norgehiagoka, trikoloreen alde. Partidua amaituta, lehia gogorra izan zela aitortu zuten Hernanikoek: «Gure jokoa moldatu behar izan dugu garaipena lortzeko», adierazi zuen Arizetak HCRE-ko sare sozialetan.

 

Hurrengoa, etxean

Hirugarren jardunaldiko partidua etxean jokatuko dute hernaniarrek, asteburu honetan. Ordua eta eguna zehazteke badaude ere, Mungiako Uribealdea izango dute aurrez aurre.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!