Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldeak 54 urte bete zituen larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 17a, 00:00

Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldeak 54 urte bete zituen larunbatean, 1968an sortu baitzen. Hau kontuan izanik, Alkoholiko Anonimoen taldeak, lortu nahi duena da beste alkoholiko batzuei laguntzea, «eta noski soiltasun egoerara iristea». Terapia-bilera itxiak egiten dituzte, astegunetan, hain zuzen astelehen eta ostiraletan, arratsaldeko 19:00etan. Bilerak Sandiusterri behean egiten dituzte (Zaharren Egoitzaren Eraikinean) Zerbitzu Sozialen lokalean. Kontakturako telefonoa da 943 55 78 54 zenbakia eta helbide elektronikoa a.a.g.santabárbara@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!