Giro ezin hobea sortu zen Errebeldeak Fest jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 17a, 00:00

Tilosetan pala jolasean aritu ziren eta partidua ere jokatu zuten.

Hernanik larunbata berezia bizi izan zuen Errebeldeak Fest jaialdian. Egun osoan zehar izan ziren ekitaldiak eta primeran pasa zuten hurbildutakoek. Sagastialdek izan zuen protagonismoa goizean kirol ezberdinekin. Atsegindegin ere izan ziren egitekoak eta arratsaldean Tilosetan pala jarduerak izan ziren. Behin kirolak amaituta rock jaialdi zaratatsu bezain gozagarria izan zen Atsegindegin eta hemen bildu zen jende gehiena. Eguna ezin hobea izan zen, aniztasun funtzionala duten pertsonei agerikotasuna emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!