Larunbatean, urriaren 2an, prentsan irakurri ahal izan genuen Foru Aldundiak Gipuzkoako errepide eta autobide zati batzuetan soinua isolatzeko asmoa duela.
Zatirik zaratatsuenak zehazten zituen. Harritu egin nintzen Hernaniko Igartzagaina tunelaren irteeraren biaduktoa eta Mandazubiko biribilgunearen artekoa ez sartzea, uda erdian leihoak irekita lo egitea eragozten diguna.
Bizi dugun nahasmena kontuan hartuta, gure bizitza zaratatsuagoa izanda lagunkoiagoa bilakatzen duen edozein ideia ongi etorria da. Arlo ekonomiko-energetikoan, larrialdi egoera ikusita eta berriztagarrietarako trantsizio prozesuan gaudela ikusita, komenigarria litzateke atal hauetan esku-hartze bikoitza aztertzea. Zaratak murriztu behar dira eta energi iraunkor eta berriztagarriak handitu. Horretarako, egokiena litzateke, autobiaren bi hertzeetan, sapaia duten horma zabalak eraiki, (Ipar Euskal Herrian eta Europan zehar ikus ahal dugun bezala) eta sapai gainetan fotovoltaiko plakak jartzea.
Bestetik, autobia banatzen duen gunean, ibilbidean zehar montatu daitezke, ardatz bertikaleko pala duten edota palarik gabeko mini-haize-errotak (Vortex), ibilgailuen mugimenduak sortutako haizearen elektrizitatea sortzeko.
Bi sistemen artean, gutxienez, gure autobietako kontsumo elektrikoa beteko zuketen eta gehiago ere bai. Enpresan haserrea alde batea utzita... borondate politikoa nagusi.
Printzipioz, ideia horrek kilometro linealeko sor litezkeen Kw-orduak kalkulatzeko gai diren adimen jakintsuetan argiak pizteko balio du.
Unibertsitate politeknikoetako eta lanbide-eskoletako ikasle gazteentzako erronka, beraz.
Iulen Lizaso Aldalur