Kontseiluaren lehenengo bilera

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 16a, 00:00

Berdintasun Kontseiluaren ikasturteko lehen bilera egingo dute, etzi asteartean, 17:00etan Kulturarteko Plaza Feministan. Udaleko Berdintasun Sailetik abian jar daitezkeen egitasmoak proposatu eta lantzen dira bertan, emakumeen ahalduntzeaz, indarkeria matxistaz zein erantzunkidetasunaz. Hilean behin biltzen da Kontseilua eta berdintasun gaietan interesa duen herritar orok parte har dezake. Beraz, gonbidapena luzatu nahi diete herritarrei parte har dezaten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!