Goiz Argiko pintxoa da denetan goxoena

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 16a, 00:00

Goiz Argik eraman ditu sari denak.

Goiz Argi taberna izan da jaun eta jabe aurtengo Bakailu Asteko pintxo lehiaketan. Nafar kaleko tabernak lortu ditu puntu gehien lehiaketa herrikoian eta sari profesionalean. Sari herrikoian bigarren postua Txili tabernari egokitu zaio, joan den urteko postua errepikatuz. Hirugarren postuan geratu da aurreko urteko irabazlea, Txoko taberna. Berriak Hernaniko ostalari eta merkatari elkarteak, esker hitzak luzatu nahi izan zituen atzo sari banaketan. Tabernaz taberna joan ziren sariak banatzen Udaleko Patxi Ibarguren zinegotzia Xabi Lertxundi alkatearekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!