Asteburuan hasiko dute denboraldia, neskek

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 15a, 00:00

Gallartan jokatuko dute gaur, neskek.

Gaur jokatuko dute Euskadiko Ligako neskek 17:00etan, Gallartan. Mutilek, berriz, 18:30etan, Logroñon.

Joan den igandean jokatu zuten boleiboleko 2022 -2023 denboraldi berriko lehen partidua. Euskal Ligako mutilak izan zuten denboraldiari hasiera emateko ohorea, eta ezin hobeto hasi zuten, garaipenarekin. Espero zuten modura, partidu zaila izan zen, izan ere, 6 jokalarien artean 4 jubenil mailakoak ziren, eta «urduritasuna» zen nagusi. 

Orain, bigarren jardunaldian zentratu beharko dute mutilek, Universidad de la Rioja taldearen aurka jokatu beharko baitute, Logroñora bidaiatuz. Errioxako talde honek, azken denboraldietan sendo daudela erakutsi badute ere, hernaniarrek gogor lehiaktuko dute. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera partiduari.

Neskek, berriz, denboraldia Gallartan hasiko dute, arratsaldeko 17:00etan. Lehen urratsa etxetik kanpo emango dute, eta garaipena lortzea izango da helburua nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!