Oviedon jokatuko du bigarren jardunaldia bihar, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 15a, 00:00

Ezkerrean Eneko Garcia eta baloiarekin Mikel Imaz, joan den asteburuan.

Eguerdiko 12:30etan hasiko da partidua, El Narancon. Lehenengo jardunaldia jokatuta, hirugarren postuan doa Hernani, sailkapenean. 

Joan den asteburuan hasi zuen  Hernaniko Ohorezko B mailak denboraldi berria, eta nola gainera, 38-7 irabazita. Lehenengo jardunaldian, etxean jokatu zuen talde trikoloreak, eta oraingo honetan, berriz, Oviedo bisitatuko dute. Bihar eguerdiko 12:30etan jokatuko dute Real Oviedo Rugby taldearen aurkako norgehiagoka, El Naranco zelaian.  

Momentu honetan, jardunaldi bakarra kontutan hartuta, sailkapen orokorrean, hirugarren postuan doaz trikoloreak, bost punturekin. Aurretik, puntu berdinekin, Santander eta Getxo daude. Hernaniren atzetik doaz, lau punturekin, Zarautz eta Bera bera. 

Beraz, biharko indarrak hartuko dituzte hernaniarrek, eta dena emateko prest aterako dira zelaira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!