Gaur emango zaio hasiera Binakako Txapelketa nagusiari eta abenduaren 29an jokatuko da finala

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 15a, 00:00

Orona-Ideon egin zuten aurkezpena, ostegunean.

Eskumuturreko lesioaren ondorioz, Javier Urrizak ez du Binakako Erremonte Txapelketan jokatuko: «inoiz ez dut hutsik egin, 14 urte daramazkit profesionaletan eta urtero jokatu dut».

52garren Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa aurkeztu zen ostegunean, Orona Ideon. Tamalez, Javier Urriza txapeldunak, ezin izango du txapelketa honetan jokatu, lesio baten ondorioz. Izan ere, eskumuturra ez zaio behar bezala osatu, eta beste hiru astetan atseden hartu beharko du. Ondorioz, ez du txapelketa nagusian parte hartuko. Ostegunean, erremontista nafarrak ondorengoa adierazi zuen: «inoiz ez dut hutsik egin, 14 urte daramazkit profesionaletan eta urtero jokatu dut».

Hala ere, Binakako Erremonte txapelketan, bost bikotetan banatuko dira erremontistak, txapela lortzeko helburua hartuta. Ondorengoak dira bost bikoteak: Ansa II eta Juanenea; Ezkurra II eta Martirena; Goikoetxea V eta Barrenetxea IV; Aldabe eta Azpiroz; eta azkenik, Segurola eta Larrañaga. 

Gaurko partiduak emango dio hasiera ofiziala Binakako Erremonte Txapelketari, eta kantxan protagonista izango dira, hain zuzen ere, Segurola eta Larrañaga;  Aldabe eta Azpiroz.

Bost bikoteek ligaxka bat jokatuko dute gaurtik abenduaren 27ra bitartean. Denak denen aurka ariko dira, eta aurten berrikuntzekin dator ligaxka. 

Aurtengo txapelketan, lehenengo sailkatuek, finalerdia abenduaren 24ean, Eguberri egunean, jokatuko dute, eta ligaxkaren garailea abenduaren 29an jakingo da. 

 
Joan den urtean Urriza eta Labaka, irabazle 

Aurkezpean izan ziren Orona Fundaziotik Garikoitz Ameztoi, Oriamendiko Xabi González eta txapelketa jokatuko duten ia erremontista guztiak, baita Javier Urriza bera ere. 

Pasa den urtean Urrizak eta Labakak lortu zuten txapela Ansa II-Martirenaren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!