Interesguneak ezagutzeko, inkesta

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 15a, 00:00

Gazteen interesguneak ezagutzeko asmotan, inkesta prestatu du Gaztelekuak. «Zu gehiago ezagutu nahi zaitugu eta horretarako zure interesguneak edo zaletasunak ezagutu nahi ditugu», aurreratu dute. Galdetegi laburra da, eta esteka hau jarraituta bete daiteke: https://labur.eus/d8nMI. Urriaren 26ra arte egongo da horretarako aukera eta, parte hartzen dutenen artean, bi bluetooth altaboz zozketatuko dituzte. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!