Aske gelditu da Karlos Apeztegia Jaka

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 09:18

Karlos Apeztegia Jaka, senideekin batera, gaur goizean, Martuteneko espetxeko atarian.

Denera, 26 urte eman ditu preso. Auzitegi Nazional espainolak ezarri zion bigarren kartzelaldia amaitu du gaur, eta aske gelditu da Etxarri-Aranatzen jaio eta Hernanin bizitokia duen euskal presoa.

26 urte espetxean eman ostean, gaur goizean atera da Martuteneko presondegitik Hernanin bizi den Karlos Apeztegia Jaka. Aurretik, 22 urte pasa zituen preso, eta 4 urte gehiagoko kartzela-zigorra bete behar izan du. 

2018. urteko urrian atxilotu zuten Apeztegia, ustekabean, eta berriro espetxeratu zuen Auzitegi Nazional espainolak, ETArekin lotura eginez. Zehazki, kartzeletik gutun bat bidali zuela egotzi zioten. Lantokian zegoela atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta inork espero ez zuen zerbait izanagatik, Etxerat, Sare, Sortu, LAB eta beste hainbat talderen eta eragileren gaitzespena eragin zuten kartzelaratzeak eta poliziaren zein justiziaren akzioak. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!