Duo Jadek kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 00:00

Duo Jade taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Leoka labaderoan. Jabetze Eskola hasierako emanaldia izango da, eta 22:00etan hasiko da. Euria egiten badu, Kulturarteko Plaza Feministan egingo da. Beste era batera musukatzeko zuzeneko intimo eta freskoa izango da, Jade estilora, eta emakume sortzaileak eta ahaldunduak aldarri dituen zuzenekoa da. Emakumeek konposatu eta interpretatutako trova kubatarra sustatu eta omentzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!