'Azken bidaia' dokumentala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 00:00

'Comète, ihesbide sarea' erakusketa ikusteko azken eguna da gaur, eta proiekzioa 19:00etan izango da.

Joan den astelehenean inauguratu zen Comète, ihesbide sarea erakusketa, eta bihar da Comète Bidasoa Elkarteak antolatutako lana ikusteko azken eguna. Gaurkoa egun berezia izango da, erakusketaren egitarauaren barruan, Azken bidaia dokumentalaren proiekzioa izango baita. 

19:00etan jarri dute hitzordua, eta hantxe izango dira Iurre Telleria eta Enara Goikoetxea zuzendariak. Izan ere, proiekzioaren ondoren, mahai-ingurua izango da ikus-entzunezkoak lantzen duena azaltzeko eta gaian sakontzeko. 

Gaur, 10:30etan, batxilergoko zenbait ikaslek aukera izango dute erakusketaz gozatzeko eta, gainera, dokumentala ere ikusiko dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, arratsaldean joan ezin duten herritarrek, goizeko saiora bertaratu ahal izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!