Mintegia etzi, Amherren bulegoan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 00:00

Zure hizkuntza eta kultura irakatsi nahi al dituzu?  izenburupean, mintegia antolatu du Amher elkarteak, etzi larunbatean, Caussons elkartearekin batera. Goizeko 10:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Amherren bulegoan (Florida, 28). Saioak hiru ordu iraungo ditu, gutxi gorabehera, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezua 667 710 928 telefonora. Bestalde, gogorarazi dute Kaixo aldizkariaren 59. zenbakia kaleratu berri dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!