Galarreta Fake News

Ibai Goñi Irazustabarrena 2022ko urr. 13a, 00:00

Ibai Goñi Irazustabarrena

Azken urteetan famatu egin dira “Fake News” direlakoak mundu zabalean zehar. Oinarrian benetakoa ez den informazioa masiboki zabaldu eta entzulearen sentimenduetan eragitea bilatzen dute helburu politiko edo komertzial baten alde.

Ba hara! Etxeko portalean sartu, buzoia ireki eta Zurekin aldizkari politiko jeltzalea aurkitu dut bertan. Askotarikoak ikusi eta entzun ditugu, baina bertan Galarretari buruz irakurritako Fake News horiek erantzun txiki bat merezi dute, egitik gutxi eta gezurretik asko dute eta: «…Udaletik urteetan eragozpen ugari jarri dira: bertan (Galarretan) instalatu nahi zuten enpresak izan dira baina ezezkoa jaso dute». 2022ko Iraila. Andoni Amonarraiz.

Galarretako parkean (Orona Ideo atzean) instalatu nahi zuten enpresak izan dira, egi bakarra horraino. Pertsonalki ezagutzen dut bertaratu nahi zuen enpresa bat. Personalki ezagutzen dut zein negoziazio martxan jarri genuen hori egikaritzeko. Eta noski, pertsonalki ezagutzen dut zeinek jarri zituen bertaratzeko eragozpenak. Arrazoiak arrazoi Andoni, arduradunak bilatu nahi badituzu, Udalean ez, Diputazioan galdetu beharko duzu. Eta, bide batez, galdetu zure alderdikideei zergatik esan ziguten ezetz.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!