2.000 euroko laguntza, 'Arin-arin' lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 00:00

Azaroaren 3an Orona-Ideon izango den Enpresarean Azokaren baitako saioa da, ekintzaileei zuzendua.

Azaroaren 3an, ekintzaileei zuzendutako Arin-arin saioa izango da Orona-Ideon antolatu den Enpresarean Azokan. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

 

Esperintzia aberasgarria

Duela bi urte parte hartu zuten Arin-arin lehiaketan Wellk-eko lagunek. Ez zuten saria irabazi, baina proiektuaren lehen pausoak emateko baliagarria izan zitzaien aurkezpena. Esperientziaren berri eman du Aritz Guineak bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=ZdseKXkkZ5E.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!