'Pilota Eguna', azaroaren 5ean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 00:00

Hernanin, azaroaren 5erako, lehendabiziko Pilota Eguna antolatuko dute pelota klubeko gurasoek. Egun osoko festa antolatuko dute Tilosetan eta eguraldi txarra eginez gero Atsegindegin izango da. Aurkezpen ofiziala egingo dute, ondoren jokoak eta jolasak antolatuko dira, bazkari eder batekin hartuko dituzte indarrak, DJ-arekin amaitzeko. Bazkarirako izena eman behar da eta ostirala da izena emateko azken eguna. 650 506 436 (Itsaso) telefono zenbakira deitu behar da horretarako. Pelotazale, pelotari ohi eta gaur egungo pelotari, entrenatzaile eta delegatuak daude gonbidatuta parte-hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!