Gaur urteurreneko bazkaria egingo dute Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 00:00

Goiz Eguzkikoen 50. Urteurren ekitaldia potoloa izango da gaur. Goizetik hasita arratsaldera arte izango dituzte ekintzak. Goizean, hartubol partiduak izango dira Urbieta kalean. Orain arte kiroldegiko kantxan ikasitakoa, kalean erakutsi ahal izango diete gainerako herritarrei. Gero, meza egingo dute parrokian, hildako bazkideak oroitzeko. Eta bukatzeko, mahaiaren bueltan bildu eta bazkaria egingo dute elkarrekin, Atsegindegin, 300 jubilatu inguruk. «Horretarako, bazkide-txartela erakutsi beharko da», esan dute. Festa larunbat eguerdian amaituko dute, Goiz Eguzki abe­sbatzaren doinuekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!