Espainiar Estatuko lehen kirol eta rock jaialdi inklusiboa Hernanin jaio da

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 00:00

Ibon Casas da jaialdiaren sustatzailea.

Ibón Casas rockero ia itsu hernaniarrak 'Errebeldeak Fest', Estatuko lehen kirol eta rock inklusiboko jaialdi dibertigarria sortu du. Hernanin izango da, egun guztian zehar datorren larunbatean, herriko gune ezberdinetan.

Datorren larunbatean, urriaren 15ean, Hernanin, Errebeldeak Fest Kirol Rock Inklusibo jaialdia izango da. Espainiar Estatuan, aurrera eramango den mota honetako lehenengo jaialdia izango da. Ekitaldi honekin, Hernanik irisgarritasunarekin eta inklusioarekin duen konpromezua erakusten du. Ibon Casas hernaniarrak, duela hamaika urte, jarri zuen haziaren emaitza ere bada. Izan ere, orduan ekin zion desgaitasuna benetako arazo gisa erakusteari. Ibon Casasek dioen bezala, «Munduko milioika pertsonek bizi dute desgaitasun egoeraren bat eta gizarte integrazioan oraindik asko dago egiteko».

Irabazi asmorik gabeko Dame TVision kultur elkarteak antolatzen du. 2014az geroztik Ibon Casas da burua eta ideia argi batekin sortu zen, konpromezu soziala sortzea eta jendeak kalean ondo pasatzea.

Kirolaren eta rockaren bidez, jendea dibertitzera dago bideratua jaialdia. Bakarra egiten duen asmoa da, desgaitasuna duten pertsonen irudia normalizatzeko eta mundu eskuragarriago baterantz joatekoa.

Sagastialden, Tilosetan eta Atsegindegin, kirol jarduerak; eta rock jaialdia, Atsegindegin

Jaialdian kirol-jarduera egokitu eta/edo integratzaileak izango dira protagonistak. Batez ere, familiei daude bideratuta eta umeen sentsibilizazioa nahi da lortu, irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan bideratutako jarduerak eta jolasak antolatuz.

Eguneko programaren ostean, gaua rock and rollez jantziko da, Atsegindegin. Código Bushido, Dravernue eta Rosie ́s in Hell dira kontzertu honetan parte hartuko duten hiru taldeak, Rock FMren luxuzko laguntzarekin.

Orain, 2022an, Apaga la luz y verás esentzia inoiz baino biziagoa da Errebeldeak Fest ekimenarekin, Espainiar Estatuko lehen kirol eta rock jaialdi inklusiboan.

URRIAK 15

10:30: Inaugurazioa-Sagastialden. Sindy Santiago 76 urteko hernaniarrak, eguneko protagonista nagusietako batek, inauguratuko du jaialdia, horretarako diseinatutako hiri-zirkuituari ohorezko itzulia emanez. Los Troncos C.C. motorzale taldeko kideek eskolta gisa lagunduko diote, motor ikusgarriak orroatuz.

11:00-12:30: Sindy Santiagoren martxa-Sagastialden. Donostiako DonostiRoller patinatzaileen elkarteak, patinen inguruko herri martxa berezi hau antolatzen lagundu du.

11:00-14:00: Errugbi inklusiboa-Sagastialden. Hernani Rugbyrekin, aniztasun funtzionalak dituzten eta ez dituzten adin guztietako pertsonek osatuta, errugbi inklusiboko partidua jokatuko da.

11:00-14:00: Futbola baino askoz gehiago-Sagastialden: Gipuzkoako Futbol Federazioak, aniztasun funtzionala duten eta ez duten pertsonekin, futbol inklusiboko entrenamendu saio bat dinamizatuko du.

12:00-14:30: Txikinklusiboa-Atsegindegin. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta inguruko klubek, txikienak dibertitzeaz arduratuko dira Atsegindegiko Txikinklusiboan. Familien irisgarritasunaren eta inklusioaren inguruan sentsibilizatzeko hainbat joko egingo dira, bereziki haur txikienentzat.

12:00-14:30: Denak Fernandoren aurka-Tilosetan. Fernando Mitxelena gurpil-aulkian egokitutako tiro olinpikoko Espainiako txapelduna da 2014az geroztik. Badirudi ez duela aurkaririk. Hori dela eta, GTS Electrónica enpresak eta Fernandok berak Denak Fernandoren aurka! erronka proposatu dute. Nahi duen orok txapeldunaren aurka lehiatu ahal izango du.

12:30-14:00: Kon ruedax y a lo loko-Sagastialden. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak bizikleten eta gurpil gaineko beste elementu batzuen (handbikeak, tandemak, gurpil-aulkiak, trizikloak, etab.) herri-ibilaldi hau antolatzen lagundu du. Espazio hau patinatu ezin duten pertsona guztientzat pentsatua dago.

17:00-19:00: Piloteatzen-Tilosetan. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak, Hernaniko Emakumeen Pilota Klubaren bitartez, pelota inklusiboko erakustaldia eta entrenamendua egingo ditu, bai aulki modalitatean, pilotan probatu nahi duen ororentzat, eta beste bat oinezko modalitatean.

19:00-20:15: San Joan Konpartsa-kalejira. Hernaniko Konpartsak kalejira egingo du Tilosetatik Atsegindegira, jendea kontzertu handira joan dadin.

20:30: Errebeldeak Blind Rock Jaialdia-Atsegindegin. 


Código Bushido. David García musikari, kantari eta konpositore donostiarrak zuzendutako pop proiektua da. Davidek endekapenezko begi-patologia bat du, erretinosi pigmentarioa izenekoa. Lau disko merkaturatu ditu, eta Mikel Erentxunen laguntza haundia du.
Dravernue. Donostiako Metal talde indartsua da, proiektu musikari-literarioa irudikatzen duena.
Rosie’s in Hell. AC/DCri tributo egiten dion espainiar Estatuko emakume-talde bakarra da. Beraiek kontzertuei eta jaialdiari amaiera emango diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!