Kezkak eta proposamenak jasotzeko bilerak, Karabelen eta Zikuñagan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 00:00

Herritarren kezkak eta proposamenak lehen eskutik jasotzeko, bilerak antolatu ditu udal gobernuak, aste osorako: atzo Etxeberrin izan eta gero; gaur 19:00etan, Karabeleko Belkara auzo elkartearen egoitzan (Oleta, 23 behea) egingo da, bertako auzotarrekin; etzi, ostegunean 19:00etan, Zikuñagako auzotarrekin izango da bilera, auzo elkartearen lokalean (Zikuñaga, 35, behea C). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!