Extremadurako zaporea, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 00:00

Extremadurako gozoek arrakasta haundia izaten dute.

Extremadurako za­pore eta usainak zabaldu ziren urriaren 2an, Atsegindegin, jaki gastronomikoak probatu, dastatu eta erosi eta gero. Beste urte batez, eta badira 28 edizio, Extremadurako Jardunaldiak ospatu ziren, Hernanin, urriko lehendabiziko asteburuan. Goiz osoan egon ziren eta ondo girotuta, gainera. Musikak ez zuen etenik izan, Extrema­du­rako jotekin eta kantu tipikoekin, eta dantza ere ez zen falta izan. Gainera, ohiturari jarraituz Virgen de Guadalupe taldeko koru eta dantzariek emanaldia egin zuten jardunaldiari amaiera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!