AEKko zenbait taldeetan lekua dago

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 11a, 00:00

Hernaniko AEK-k eman dio hasiera ikasturte berriari eta jakinarazi nahi du hainbat taldetan lekua badagoela oraindik: C2 mailako azterketa prestatzeko taldean: astearte eta ostegunetan 09:00etatik 12:00etara eta astearte eta asteazkenetan 16:30etatik 19:30etara; eta A1 eta A2 taldeetan: astelehen, astearte eta asteazkenetan 14:30etatik 16:30etara. Udalak eta HABEk diruz lagundutako ikastaroak dira. Izena emateko edo infomazio gehiago izateko hernani@aek.eus helbidera idatzi daiteke edo 607 592 864 telefonora deitu

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!