Zozketan parte hartzeko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 00:00

Kronikakide kanpainaren barruan, Kronikak zozketa berezia jarri du martxan hilabete honetarako. Izan ere, Basqueland-ek zazpi urte beteko ditu aurten, eta Oktoberfest partikularra antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 15erako. Hori horrela, Kronikak sarrera bikoitza zozketatuko du urteurren egunerako, eta gaur, eguerdiko 12:00etan, itxiko da parte hartzeko aukera. Festa Oialume Biltokian izango da, eguerdiko 12:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Zozketan, parte hartu dezakete Kronikakideek eta Doberako bazkideek. Interesa dutenek, hauxe dute horretarako bidea: kronika.eus > Kronikakide > Zozketak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!