Egun ederra izan zuten, Portun

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 00:00

Portuko auzotarrak, erromerian.

Portu Eguna ospatu zuten larunbatean, Portu auzoan. Goizean, patata tortila txapelketa izan zen, eta Cesar Otamendik eta Ana Barok lortu zuten tortila goxoena egitea. Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten, eta auzotar mordoa bildu zen festa-giroan. Bukatzeko, arratsaldean, erromeria izan zen, eta ederki gozatu zuten guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!