Loteria, salgai

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 00:00

Gabonetako loteria salgai jarri dute dagoeneko, herriko zenbait taldek eta elkartek. Dobera Euskara Elkartearen loteria (27.452 zenbakia) salgai dago 5 euroan, Doberaren bulegoan (Larramendi, 11). Bere aldetik, C.D. Hernaniko atletismo sailak ere salgai jarri du berea (16.244 zenbakia), herriko zenbait txokotan: Depor tabernan, Gunea Garagardotegian, Iñaxi gozotegian, Antziola kafetegian, eta klubeko lokalean. Hori ere 5 euroan eskura daiteke, eta, bi kasuetan, bost euro horietatik bat, elkartera bideratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!