Mintegia, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 10a, 00:00

Zure hizkuntza eta kultura irakatsi nahi al dituzu? izenburupean, mintegia antolatu du Amher elkarteak, Caussons elkartearekin batera. Goizeko 10:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Amherren bulegoan (Florida, 28). Saioak hiru ordu iraungo ditu, gutxi gorabehera, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezua 667 710 928 telefono zenbakira.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!