Dagoeneko zehaztu du Mendiriz Mendik datorren irteera. Hilaren 16an izango da, datorren igandean, Leitzatik Goizuetara. Goizeko 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta animatzeko deia luzatu diete herritarrei. Prezioa 13 euro dira bazkideentzat eta 15 euro, berriz, bazkide ez direnentzat.