Kronika Erremonte Jaialdia izan zen atzo arratsaldean, Galarretan. Erremontea, sagardoa, musika eta jai-giroa uztartu ziren, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu ziren guztiek. Bailarako zenbait sortzailek ere parte hartu zuten ekitaldian, eta postu ederrekin jantzi zuten frontoia.
Kronikako lantaldearen izenean, eskerrik asko bertaratu zineten guztiei, musikariei, babesle guztiei eta, noski, sagardoa jarri zuten sagardogile zein sagardotegi guztiei. Datorren urtera arte!