Portu Eguna gaur, egun osoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Festa giroak hartuko du Portu auzoa gaur, berriro ere: Portu Eguna ospatuko dute egun osoan zehar. Eguerdiko 12:00etan hasiko da, auzotarren arteko patata tortilla txapelketarekin, eta 13:00etan egingo dute sari banaketa. Ondoren, auzo bazkaria egingo dute (txartelak aurrez erosi behar ziren), eta erromeriarekin borobilduko dute eguna, Bide Batez taldearen eskutik, 18:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!