Behemendiren azoka eta bigarren eskukoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Goizez jarriko dituzte biak, Plaza Berrin Behemendirena eta Atsegindegin bigarren eskuko azoka.

Hileko bigarren larunbata izanik, gaur jarriko dituzte bi azoka Hernanin, ohi bezala. Batetik, azoka ibiltaria jarriko du Behemendik, Plaza Berrin, goizeko 09:00etatik 14:00etara. Produktu ugari izango dira eskuragarri, bost ekoizleren postuetan: Hernaniko Zabaloenea baserriko fruituak, Errenteriako Aparola baserriko gazta, babarrun zein barazkiak, Listorretako lore eta landareak, Mahalaren esneki eta txerrikiak, eta Mañekoren mota guztietako gozoak eta ogia.

Goizean zehar egongo dira ikusgai, baita ere, bigarren eskuko azokako postuak. Atsegindegin jarriko dute azoka oraingoan, eta 10:00etan zabalduko dute, eguerdiko 13:30ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!