Udazken kontzertua eskainiko du musika bandak arkupeetan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Erritmo ezberdineko errepertorioa eskainiko du gaur, Musika Bandak.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da kontzertua, eta oraingoan, Roberto Pacheco izango da zuzendaria. 

Duela hilabete hasi zuen Hernaniko Musika Bandak denboraldi berria, Euskal Jaietan kontzertua eskainiz. Oraingo honetan, ordea, hostoen erortzea aitzakia hartuta, udazkeneko kontzertua eskainiko du gaurkoan, udaletxeko arkupeetan, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Roberto Pacheco izango da Udazkeneko kontzertuko zuzendaria, eta bere gidaritzapean kolore eta erritmo ezberdineko errepertorioa eskainiko du publikoaren gozamenerako. Gaurko kontzertuan, nagusi izango dira abesti latinoak, «ikuskizun bizi eta alaia eskainiz», Pesares edo Fandagueria bezalako abestietan nabarmendu ahal izango den bezala. Udazken kontzertuaren ondoren, azaro amaieran eskainiko duten Santa Zeziliaren kontzertua prestatzen hasiko direla ziurtatu du Bandak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!