Etxean egingo dute debuta Hernaniko mutilek bihar, Arizmendiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, sakea egiten.

Kiroldegian jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan hasita, mutilen Euskal Liga estreinako partidua.

Bihar hasiko du Euskal Liga, Hernaniko mutil seniorren taldeak. Etxean jokatuko dute aurreneko partidua, kiroldegian; eta Aretxabaletako Arizmendi taldea hartuko dute, eguerdiko 12:00etan hasita.

Ez da denboraldi hasiera erraza izango hernaniarrentzat. Batetik, berritze prozesu bat hasi duelako taldeak, eta aldaketa asko izan dituelako aurten. Eta bestetik, kontrario gogorra delako Arizmendi, urteak daramazkiena taldea sendotzen. Edonola ere, garaipenarekin ekin nahi dio Eligio Rodriguezek zuzendutako taldeak.

Asteburu honetan hasiko da nesken Euskal Liga ere, baina atsedena izango du Hernanik, aurreneko jardunaldian. Datorren astean ekingo dio, beraz. Hernaniko beste 11 taldeek, berriz, urriaren 23ko asteburuan hasiko dute denboraldia, Gipuzkoako Txapelketak martxan jartzearekin batera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!