«Ilustrazioan lana egitea lortu dut denbora gutxian eta pozgarria da»

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 8a, 00:00

Uxue Bereziartua, Pakita studioan.

Kamixetak, ilustrazioak, bitxiak, eta sorkuntza tailerrak, besteak beste, Pakita studioan.

Pakita Studio, Uxue Bereziartua Lonbidek sortutako proiektua da. Berexi Art bezala ezagutzen den proiektuaren korrontetik sortua, hain zuzen. Sekulako produktuak eskaintzen ditu Bereziartuak dendan, eta bezeroei eskerrak eman dizkie orain arte emandako maitasunagatik. 

 
Nolakoa da zure lana?

Pakita Studioan, hiru zatitan banatuko litzake nik egiten dudan lana. Batetik dendako arduraduna eta saltzailea naiz; bestetik, sormen tailerrak ematen ditugu Pakita studioan, eta ni dinamizatzaile gisa egoten naiz kanpoko norbanako batek eskaintzen dituenean, baina gehienetan nik eskaintzen ditut sormen tailer hauek. Eta hirugarrena, diseinatzaile eta ilustratzaile moduan egiten dut lan studioan. 

 
Nola antolatzen dituzu eskaerak? 

Eskatzen denaren arabera antolatzen naiz. Normalean lan bat iristen denean, lehentasuna ematen diot lan horri, izan kamixeta bat, izan diseinu edo ilustrazio lan bat. Kamixetaren kasuan, egun batean edo bi egunetan  prest dut. Ilustrazioa edo diseinu lanak direnean, aste bete edo bi asteko epearekin eginda izaten ditut, lan zamaren arabera.

 
Zure bezeroak, gehiengoak hernaniarrak dira? 

Orain, dendarengatik, fisikoki jendea hurbiltzen da. Nere lana ezagutu gabe ere, dendara sartzen dira eta dendan dagoena ikusten dute. Adin ezberdinetako jendea etortzen da. Interneten erosten dutenek niri lehenago ezagutzen zidatenak direla, BerexiArt bezala. Hauek bai direla gazteak eta Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak. Hasieratik nire ibilbidea jarraitu dutenak izan dira, emakume gazteak.  

 
Zein da zure lanaren alderdi txarrena?

Denda baten kasuan, ordutegia txarrena dela esango nuke, eta noski, hor egon beharra denbora guztian. Egia da, ez dudala dendako lana bakarrik egiten, beraz, ordutegi malguagoa erabiltzen dut, itxi egiten dut denda. Jendea ez dago ohituta ordutegi malguetara, are gutxiago komertzioetan. Azkenean nire proiektuen arabera moldatu beharra daukat, ezin baitut denera iritsi! Gainera, ez dut denda obligazioz ireki nahi, gustura joan nahi dut. 

 
Eta onenena? 

Dendarekin daukadan malgutasuna da alderdi onena. Horrez gain, diseinu eta ilustrazio bidetik lortu dut lan egitea oso denbora gutxian. Esfortzu askorekin, baino jende askok eman dit aukera honetan aritzeko lanean. Herritarrek asko baloratzen du nire lana, jendeak nire lan gustuko du eta niri pertsonalki bete egiten nau horrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!