Muniskuegañera irteera etzi, Arditurrirekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 7a, 00:00

Irteerara joateko aldez aurretik izena eman behar da, 943 49 50 69 edota 688 895 068 telefonoetara deituta.

Iganderako, Arditurriko parketxeak Muniskuegañera joateko irteera antolatu du. Goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Besabin. Bertatik aterako dira, eta amaiera eguerdiko 14:00etan izango da, toki berdinean. Ibilaldia erraza izango da eta 5 euroko prezioa du irteerak, gainera aldez aurretik izena eman behar da telefono hauetara deituta: 943 49 50 69 edo 688 895 068 edota arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. 

Antolatzaileek aditzera eman dute, Muniskuegañako multzo megatiltikoa ikustea dela helburua, eta irteera hau Luis Mari Zalduak zuzendua izango da. Halaber, diote, Muniskuegañeraino iristeko bidea erraz eta egokia dela: «edonork egiteko modukoa. Alde horretatik ez dago aitzakiarik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!