Tortila patata lehiaketa, auzo bazkaria eta erromeria izango dira bihar Portu egunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 7a, 00:00

Erromerian, dantzatzeko parada izango da, bihar.

Fagollaga eta Tripontzin bazkariak dira sariak eta banaketa eguerdiko 13:00etan izango da. 

Abuztuko jaiekin ez zuten nahikoa izan Portuko auzotarrek, eta biharko, Portu eguna antolatu dute. Eguerdiko 12:00etan, auzotarren arteko patata tortila txapelketari emango zaio hasiera. Bakoitzak tortila bere etxean egingo du, eta sari banaketa, eguerdiko 13:00etan izango da. Lehenengo postuan gelditzen denak 2 lagunentzako bazkaria irabaziko du, Fagollaga jatetxean; eta bigarren postua lortzen duenak, berriz, 2 lagunentzako bazkaria, Tripontzi jatetxean. Eguerdiko 14:30etan, auzo bazkari baten bueltan bilduko dira auzotarrak, eta arratsaldean, Bide batez taldearen erromeriaz gozatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!