Zelabide auzoko jaien olatua gaurtik bihar arte, gozamenerako hainbat jarduerekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 7a, 00:00

Haur jolasak izango dira bihar.

Bihar goizeko 10:30etan hasiko da Denontzat taldeak antolatutako umeentzako oztopo lehiaketa, eta jarraian sokatira herrikoiak hartuko du nagusitasuna, Eper tabernako plazan. 

Gaurtik bihar arte, Zelabideko auzotarrek, ez dute aspertzeko tarterik izango, festak hasten baitira gaur, eta sekulako egitaraua prestatu dute. Gaur arratsaldeko txupinak iragarriko ditu auzoko jaiak, eta Holi festarekin kolorez beteko dute, Gabriel Zelaia plaza. Jarraian, Jaixkipe txarangak eta buru haundiek hartuko dute lekukoa. Sardina dastatzeko aukera ere izango dute auzotarrek eta jarraian, etxeko txikiek gorputzak mugimenduan jartzeko, DJ Pakok musika jarriko du. 

21:00ak aldera, auzotarrak elkartuko dira, ogitartekoak jateko elkarrekin, eta noski festan jarraitzeko indarrak hartzeko. Gaueko 23:00etan, helduentzako dantzaldiak hartuko du nagusitasuna, eta DJ Pakok jarriko du berriro, musika. Gaueko 23:30etan, berriz, zezen suzkoak argituko du auzoa, egunari amaiera emateko. 

 

Bihar, egun potoloa 

Bihar, goizetik esnatuko da auzoa, dianaren musikarekin. Jarraian, 10:30ak aldera, Denontzat taldeak antolatuta, haurrek ederki pasako dute atletismo pista alboan jarriko diren oztopo probekin. Txikiez gain, helduek ere izango dute kirola egiteko aukera, izan ere, sokatira herrikoia antolatu da, 11:00etarako, Eper tabernako plazan. 

Eguerdian, patata tortila lehiaketa ere antolatu dute goizerako, eta 12:00etan aparrez estaliko da Gabriel Zelaia plaza. Jarraian ez dira faltako, sagardo dastaketa, paella herrikoia, gaztelu puzgarriak, toka txapelketa, mus txapelketa, giza futbolina, txokolatada, jaien aldeko bingoa, eta umeentzako dantzaldia, besteak beste. Iganderako, berriz, garbitzeko hitzordua jarri dute.

 

ZELABIDEKO JAIAK

HERNANI

GAUR

18:00 Txupinazoa + Holi fest. Gabriel Zelaia plazan

18:30 Jaixkipe Txaranga eta buruhaundiak.

19:30 Sardina dastaketa, Gabriel Zelaia plazan.

20:00etatik 22:00etara Umeentzako dantzaldia DJ Pakorekin eta mozorro lehiaketa, Gabriel Zelaia plazan.

21:00 Denok afaltzera. Bokatak egongo dira txosnan.

23:00etatik 02:00etara Helduentzako dantzaldia DJ Pakorekin eta mozorro lehiaketa. Saria egongo da irabazlearentzat.

23:30 Zezen suzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!