Hizkuntzen erabilerari buruz aurkezpena, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 00:00

Hernanin euskeraren erabilera zein den aztertu da, eta Biterin aurkeztuko dute ikerketa, 18:30etan. 

Hizkuntzen erabileraren kale neurketaren 5. edizioa egin zuen Soziolinguistika Klusterrak, joan den urteko udazkenean, Hernanin, «herrian euskeraren erabilera neurtzeko asmoz».

Urtebeteren ostean, dagoeneko prest daude Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Hernani, 2021 ikerketaren emaitzak, eta  gaur aurkeztuko dituzte. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, Biteriko areto nagusian, eta saio irekia izango da. 

Aurkezpenean, izango dira Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterreko teknikaria eta neurketaren eta emaitzen txostenaren egileetako bat. Gainera, bertaratzen direnek aukera izango dute aurkezpenaren ondoren galderak egiteko eta jakin-mina asetzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!