Sorta zozketa martxan, CDHk

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 6a, 00:00

Denboraldia hastearekin batera, martxan jarri du C.D. Hernanik, berriro ere, sorten zozketa. Irailaren 23koan, 078 zenbakia izan zen sariduna, Txoko tabernan banatua; irailaren 30eko zozketan, berriz, 934 izan zen saria jaso zuen zenbakia, Zubipeko kantinan banatua. Hurrengo zozketa bihar izango da, eta errifak salgai daude herriko tabernetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!