'Menu' dantza ikuskizun ibiltaria, herrian barrena

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 00:00

Dantzaz konpainiaren 'Menu' obra

Dantzaz konpainiak bihar eskainiko du emanaldia, Bakailu Astea girotzeko. Erdigunean izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

«Koreografoa chef-a al da? Nola ulertzen, lantzen edo ontzen dituzu zure platerak? Menu ekoizpen ibiltaria da, bost pieza eta bost pasarte koreografikoren bidez artikulatua. Bost interpretek interpretatzen dituzte bost espazio alternatibotan». Horrelaxe aurkeztu du Dantzaz konpainiak, Menu emanaldia. 

Bakailu Astearen 10garren edizioaren barruan, Dantzaz taldeak bihar aurkeztuko du obra, Hernaniko erdigunean barrena, iluntzeko 20:00etatik aurrera. 

Bost dantzarik hartuko dituzte herriko kaleak, eta dantzan ariko dira, umorea uztartuta, sukaldeko hainbat tresna koreografia barruan txertatuta: bandejak, platerak, jakiak... «Dantzaz sukalde haundi bat da, eta, sukaldaritza horretan, beharrezkoa da sortzailearen eta ikusle-hasieraren sinbiosia», aurreratu du Josu Mujika koreografoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!