Portu Egunarekin, festa izango dute auzotarrek datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 00:00
Portuko jaietako sagardo dastaketa, joan den abuztuan.

Tortilla txapelketa, auzo bazkaria eta erromeria izango dira eguneko protagonistak. 

Festak ez du etenik Portun. Abuztuan izan ziren auzoko jaiak, eta, larunbat honetarako, Portu Eguna antolatu dute. Eguerditik hasita arratsaldera arte izango da zeregina, hainbat ekintza prestatu baitituzte egunerako. 

Antolatzaileek aurreratu dutenez, auzo bazkarirako tiketak salgai daude «ohiko lekuetan». Bertaratzeko asmoa dutenek, gaur dute txartelak erosteko azken eguna. Helduenak 18 euro balio ditu eta haurrenak, berriz, 10 euro.

EGITARAUA

URRIAK 8, larunbata

12:00 Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa (bakoitzak tortilla bere etxean egingo du).

13:00 Tortilla txapelketaren sari banaketa. 1go saria, 2 lagunentzako bazkaria Fagollagan; 2. saria, 2 lagunentzako bazkaria Tripontzin.

14:30 Auzo bazkaria. Tiketak salgai, ohiko lekuetan (azken eguna gaur): helduek 18 euro eta umeek 10 euro.

18:30 Erromeria Bide batez taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!