«Adin eta gustu guztietarako kultur ekintzak izango dira udazkenean»

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 5a, 00:00
Rakel Gonzalez, Koro Etxeberria eta Nagore Irastortza, atzoko aurkezpenean.

Atzo aurkeztu zuten udazkeneko kultur agenda zabala, Biterin, Koro Etxeberriak, Rakel Gonzalezek eta Nagore Irastortzak.

«Aurtengo eskaintza anitza eta aberatsa izateaz gain, indartsua ere izango da», aipatu zuen Koro Etxeberria kultur zinegotziak atzo, Biterin, udazkeneko kultur agendaren aurkezpenean. Bertan izan ziren, Etxeberriarekin batera, Rakel Gonzalez liburutegiko arduraduna eta Nagore Irastortza kultur teknikaria, egutegiaren berri emateko.

Aipatu zutenez, «adin eta gustu guztietarako kultur ekintzak izango dira». Hori horrela, parte hartzeko deia luzatu zieten herritarrei. Horrekin batera, «espazio itxietan berriro ere kulturaz gozatzeko» gonbitea ere egin zuten: «Pandemia medio, kosta egiten da, baina kultur esperientziak berriro bizitzera animatzen zaituztegu; kultura kontsumitzea ona eta osasuntsua da», azpimarratu zuen Etxeberriak.

Aurten, gainera, zenbait berrikuntza izango dira. Besteak beste, «Milagrosa espazioa berreskuratzea edota azaroko HernaniKomik komiki azoka».

 

UDAZKENEKO KULTUR AGENDA

URRIA

Urriak 5, Literatur solasaldia: 'Mar de fondo' (Patricia Highsmith). 19:00etan, liburutegian.

Urriak 6, Dantza ikuskizun ibiltaria: 'Menu'. 20:00etan, erdigunean barrena.

Urriak 8, Musika: Hernaniko Musika Banda. 19:00etan, udaletxeko arkupeetan.

Urriak 13, Musika: 'Kantu bat gara' (Jon Maia Soria). 19:30etan, Biterin.

Urriak 16, Antzerkia: 'Peru kokodriloa' (Kantu Kolore). 12:00etan, Atsegindegin.

Urriak 16, Literatur solasaldia: 'Festa aldameneko gelan' (Mariasun Landa). 19:00etan, liburutegian.

Urriak 19, Ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik. 17:30etan, liburutegian.

Urriak 20, Dantza: 'Ur bizitan' (Haatik). 19:30etan, Biterin.

Urriak 25, Emakumeen Euskal Literatura mintegia: 'Kamisoi zuri zetazkoa' (Alaine Agirre). 19:00etan, liburutegian.

AZAROA

Azaroak 5, Antzerkia: 'Kontu kantari' (La enana naranja). 12:00etan, Biterin.

Azaroak 9, Literatur solasaldia: 'Paraíso' (Abbul Razak Gurnah). 19:00etan, liburutegian.

Azaroak 13, Nahastekak: 'Maitatzeari' (Popatik band). 19:00etan, Milagrosan.

Azaroak 15, Literatur solasaldia: 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen' (Mikel Ayllon). 19:00etan, Milagrosan.

Azaroak 15, Musika: Deñe eta Mikel Morenoren kontzertua. 19:30etan, Biterin.

Azaroak 18, 19 HernaniKomik: azokaren irekiera. 11:00etan.

Azaroak 18, 19 HernaniKomik: komikien aurkezpenak. 18:00etan.

Azaroak 18, 19, 20, 21 Zinea: 'Black is beltza II: Ainhoa'. Zine saioen ordutegian, Biterin.

Azaroak 19, Musika: Hernaniko Musika Bandaren kontzertua, Santa Zezilia egunez. 19:00etan, udaletxeko arkupeetan.

Azaroak 22, Kontzertua: Musikalean. Kaxkoan barrena.

Azaroak 22, Antzerkia: 'Hondamendia' (Artedrama&Axut). 19:30etan, Biterin.

Azaroak 23, Antzerkia: 'El rey tuerto' (In Extremis). 19:30etan, Biterin.

Azaroak 23, Antzerkia: 'Semea pixka bat motelago ibiltzen da soilik' (Tanttaka Teatroa). 19:30etan, Biterin.

Azaroak 25, Musika: Musika Eskolaren kontzertua, Santa Zezilia egunez. Biterin.

Azaroak 29, Ipuin kontaketa Maite Frankoren eskutik. 17:30etan, liburutegian.

Azaroak 29, Emakumeen Euskal Literatura mintegia. 19:00etan, liburutegian.

ABENDUA

Abenduak 3, Antzerkia: 'Munduari itzulia 80 egunean' (Glu Glu). 12:30etan, Biterin.

Abenduak 13, Literatur solasaldia: 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' (Irene Sola). 19:00etan, liburutegian.

Abenduak 14, Musika: Musika Eskolaren Teklatuen kontzertua. Biterin.

Abenduak 14, Literatur solasaldia: 'Cualquier otro dia' (Dennis Lehane). 19:00etan, liburutegian.

Abenduak 17, Musika: Gabonetako kontzertua, Musika Banda. 20:00etan, herrian barrena.

Abenduak 18, Nahastekak: 'Sex sua' (Andoni Mutiloa'. 19:00etan, Milagrosan.

Abenduak 20, Emakumeen Euskal Literatura mintegia. 19:00etan, liburutegian.

Abenduak 22, Zinea: 'Kepa Junkera berpiztu'. 19:00etan, Biterin.

Abenduak 24, Musika: Musika Bandaren Gabon erronda.

Abenduak 28, Antzerkia: 'Kattagorriaren elezaharra' (La Baldufa Teatre). 18:00etan, Biterin.

Abenduak 30, Musika: 'Limones de oro' Izaroren kontzertua. 22:00etan, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!