Odol-ematea izango da: Hernanin, anbulatorioan; Astigarragan, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Hilabeteko lehenengo asteartearekin eta asteazkenarekin batera, odol-ematea izango da Hernanin zein Astigarragan, datozen egunotan. Hernanin, gaur izango da, anbulatorioan, eta 16:30etatik 20:10etara luzatuko da hitzordua. Betiko moduan, beharrezkoa da aurretik txanda hartzea, 943 00 78 84 telefonora deituta. Astigarragan, berriz, Erribera kulturgunean izango da odol-ematea, bihar, 16:30etan hasita eta 20:10etan amaituta. Zita hartu behar da bertan odola emateko ere. Horretarako, 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da, goizez, 08:30etatik 14:30etara. «Odol-erreserbak haunditu behar dira. Odola ezin da fabrikatu, eta, horregatik, ahalegin txiki bat egiteko eskatzen dizuegu», aipatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!