Bilera ostiralean, Santa Barbara taldeak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

Alkoholiko Anonimoen taldeak astelehenetan eta ostiraletan izango ditu topaketak, 19:00etan, Adinekoen Egoitzan. 

Santa Barbara Alkoholiko Anonimoen taldeak astelehenero eta ostiralero izaten ditu bilerak, eta aste honetan ere hitzordua dute Adinekoen Egoitzako 0 pisuan, 19:00etan hasita. 

Alkoholarekin arazoa dutenei luzatu die terapiara bertaratzeko deia, eta ziurtatu dute bertaratzen diren guztien anonimatua gordeko dutela. Gainera, terapiara joateko aukeraz gain, gaiari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat ere bada deialdia. Informazio gehiagorako, honako hauxe da bidea: deitu 943 55 76 98 / 943 55 78 54 telefono zenbakietara, edo, bestela, idatzi mezua a.a.g.santabarbara@gmail.com helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!