Mahai-ingurua etzi, hainbat bizi esperientzia erdigunera ekarrita

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00

18:30etan izango da, Kulturarteko Plaza Feministan, 'Des-berdintasuna bizi. Non ezaguera, non izana' izenburupean. 

Koxka Elkarteak eta Hegalak Zabalik Fundazioak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, mahai-ingurua izango da etzi, ostegunean, Kulturarteko Plaza Feministan. Des-berdintasuna bizi. Non ezaguera, non izana izenburupean, elkarrizketa irekia ez ezik, sentsibilizazio-proiektua entzuteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, eta bertaratzeko deia luzatu die herritarrei. 

«Gaitasun ezberdinen inguruan bizitako esperientziez hitz egingo dute», aurreratu dute antolatzaileek. Mirene, Zuriñe eta Juncal ariko dira hizketan, eta Roberto Herrero kazetariak eta idazleak gidatuko du saioa. Nork bere esperientzia kontatuko du, eta horren bueltan ariko dira mahai-inguruan. Aipatu dutenez,  «saiora bertaratuta soilik ulertu daiteke errealitate hori». 

 Mahai-ingurua  gaztelaniaz izango da eta zeinu-mintzairaren interpretea ere izango da, bertaratutako guztiek saioa jarraitu ahal izan dezaten. 

Mota honetako ekintzak antolatuta lortzen dituzte helburuak, pausoz pauso, Kaxko Elkarteak zein Hegalak Zabalik Fundazioak. Azken hori da «pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea jomuga duen entitatea, funtzio aniztasuna duten pertsonena gehienbat». Koxka Elkarte hernaniarra, berriz, desgaitasun fisikoa duten pertsonen elkartea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!