Beñat Odriozolari eta Xabier Zabalari, harrera omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 4a, 00:00
Hernaniko Arraun elkartean bildu ziren omenduak eta bertaratutakoak.

Ostiralean, Hernaniko Arraun Elkartean, Beñat Odriozola arraunlariari eta Xabier Zabala bere entrenatzaileari, omenaldia egin zieten Munduko Arraun txapelketan parte hartu izanagatik. Bertan, maila ezberdinetako arraunlariak, entrenatzaileak, gurasoak, eta bi omenduen arraun munduko lagunak bildu ziren. Ekain Tolaretxipi eta Andoni Mujika bertsolarien agurraren ostean, hiru arraunlarik, agurra dantzatu zieten omenduei, Ander Arandia txistulariaren doinupean. Ondoren, zuzendaritzako kide batek hitza hartu zuen eta arraunlari eta entrenatzaileei eskerrak eman zizkien, baita animoak ere datorren denboraldiari begira. Ekain eta Andoniren bertsoek eman zieten amaiera ekitaldiari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!